Bahá'ís de España

Espainiako bahá’íek zer egiten duten (qué hacen los bahá’ís)

Espainiako bahá’íek zeregin nagusi bat dugu helburu, Bahá ‘u’ lláren ikuspegia errealitatera ekartzen ikastea; hau da, mundu oparo, baketsu eta bateratu baten alde lan egitea. Ikasketa prozesu konplexua da hori, alde batetik, munduko herritar guztien parte-hartzea behar baitu, eta, bestetik, oraindik sortu ez den ezagutza praktikoa ere. Zientzia, erlijioa eta esperientzia dira bide horren gidariak, eta antzeko helburuak dituzten pertsona eta taldeekin elkarlanean aritzen saiatzen gara.

Ideal horiek errealitatean islatu nahi baditugu ezinbestekoak izango zaizkigu lan-ikuspegia, planak eta ekintza-ildo zehatzak. Espainian, plan orokor koherente baten baitan, hainbat lan-esparrutan ari gara lanean. Atal honetan, Espainiako Bahá’í erkidegoaren jarduera-esparru nagusiak azalduko ditugu, baita orain arte ikasten ari garena ere. 

«Ekin sutsuki bizi zareten aroaren premiei, eta eztabaida ezazue haien eskakizun eta beharrizanen inguruan».

Bahá’u’lláh

«Eskain iezazkiozue zuen gogoa eta borondatea lurreko herri eta arrazen heziketari, baldinba eta Izen Handienaren indarrez, bere aurpegitik ezabatuak izan daitezen zatitzen dituzten desadostasunak, eta gizaki guztiak Ordena bakarraren sostengatzaile eta hiri bakarreko biztanle bihur daitezen».

Bahá’u’lláh

Bizitza komunitarioa indartu (Fortalecer la vida comunitaria) »

Espainiako bahá’íak, helburu berak dituzten beste pertsona eta erakundeekin elkarlanean, gizartearen aurrerabidean laguntzen saiatzen gara, Bahá 'u' llák mundu oparo, justu eta bateratu baten inguruan duen ikuspegiak inspiratuta. Ahalegin horiek ez dira proiektu txiki edo ekintza altruista hutsak, egiten dugunaren oinarrian badaude historiaren interpretazio jakin bat  eta gizartearen izaerarekiko begirada zehatza, eta horiek biek zentzua ematen diote egiten dugunari.

Gizartearekiko konpromiso handiagoa (Un mayor compromiso social) »

Bahá'í komunitatearen gaitasuna handitu ahala, eta elkarteetan zein auzoetan garatu nahi duen bizi-eredu komunitarioa indartu ahala, gizartearen garabidean dugun inplikazioa handiagotzen ari da. Beste gizarte-eragilerekin elkarlanean, bi arlo sortu berri nagusi jorratzen hasi gara, gizarte-ekintza eta jendaurreko diskurtsoa, etorkizunean oso garrantzizkoak izango direlakoan herritarren bizitza intelektuala, ekonomikoa eta soziala hobetzeko.