Bahá'ís de España

Nor diren Espainiako Bahá’íak (Quiénes son los bahá’ís de España)

Espainiako Bahá ‘í komunitateak jatorri kultural eta etniko askotako kideak ditu, mugaz barrukoak zein kanpokoak; aniztasun hori bere aberastasun artistiko eta linguistikoan islatzen da. Era berean, komunitatearen kultura aldatzen ari da etengabe, bahá’iok Bahá’ u ‘lláhren irakaspenak norberaren bizitzan zein elkarren artekoan aplikatzeko ahalegina egiten dugun heinean. Bahá’í erlijioari erreferentzia egiteko modu zuzena bahá’í fedea da, batzuetan bahaismoa deitzen zaion arren.

Gaur egun, Espainian, 5.000 bahá ‘í inguru bizi omen dira, inguruko lagunekin eta bizilagunekin batera, Bahá’ u ‘lláhren irakaspenak bere bizitza indibidual eta kolektiboetan martxan jartzen saiatzen direnak, inguruneak hobetzen laguntzeko.

Komunitateko jarduerak bertako fededunek antolatzen dituzte, tokian tokiko gizartearen jatorri kultural, etniko eta nazionalekoak, alegia.  Hauexek dira jardueren helburu nagusia: haurren hezkuntza espirituala sustatzea; nerabe gazteen (12-15 urtetakoak) ahalmena askatzeko ahaleginak egitea, gizartea zerbitzatzeko eta nortasun sendoa gara ditzaten; auzoan bertan harremanetan dauden gazteei eta helduei zerbitzua emateko gaitasunak ahalduntzen eta garatzen laguntzea; eta otoitz eta gogoeta kolektiborako guneak antolatzea, komunitateen izaera debozionala indartzeko.

Bahá’í fedearen historia Espainian (Historia de la Fe bahá'í en España) »

1946an sartu zen Bahá’í fedea Espainian, Virginia Orbison iparamerikarraren eskutik. Bahá’í gogotsu horrek Madrilera aldatu zen Bahá’u’lláhren mezua ezagutzera emateko asmoz. Gerra zibilaren osteko garai zaila bizitzen ari zen une hartan;  halere, zailtasun horiek belaunaldi baten izaera ondu zuten, lanerako, aurrezteko eta ahaleginerako gaitasuna garatu behar izan baizuten, hurrengo hamarkadetan herrialdearen oparotasunari eta garapenari lagunduko zion gaitasuna, izan ere.

Aldaketa kultura (Una cultura de cambio) »

Espainiako Bahá 'í komunitateak jatorri kultural eta etniko askotako kideak ditu, mugaz barrukoak zein kanpokoak; aniztasun hori bere aberastasun artistiko eta linguistikoan islatzen da. Era berean, komunitatearen kultura aldatzen ari da etengabe, bahá’iok Bahá' u 'lláhren irakaspenak norberaren bizitzan zein elkarren artekoan aplikatzeko ahalegina egiten dugun heinean.

Ezagutza eta gizartearen eraldaketa (Conocimiento y transformación social) »

Bahá 'u' lláhk egungo gizartea eraldatzeko deia luzatu zion gizateriari, gizartearen eboluzio-prozesuan jauzi bat emateko, alegia. Gizartearen antolamenduari eta pertsonen bizitzaren fintzeari buruzko praktikak, hastapenak, prozedurak, legeak, arauak eta erakundeak diseinatu eta antolatu zituen. Hori guztia enbrioi-eran agertzen da Bere Idazteunetan, eta ondoz ondoko belaunaldiei dagokie kolektiboki ikastea idatzitakoa errealitatera itzultzen eta, horrela, munduko zibilizazio berri bat ezartzen.

Bahá’í bizitza (Vida Bahá'í) »

Bahá’í baten bizitzak barne hartzen ditu, alde batetik, zenbait praktika indibidual, bestetik, komunitate-bizitzan parte hartzea eta, batez ere, Bahá' u 'lláhk irakatsitakoa bizitzako esparru guztietan aplikatzeko ahaleginak egitea, besteak beste, familian edo lanean. Horrek guztiak zentzua hartzen du zerbitzuaren esparru zabalean non zibilizazioari aurrera egiten laguntzeko plan orokorrak garatzen baitira. Ikasteko jarrera apala izanik, zeregin horiek guztiak koherentziaz eta bikaintasunez egiten saiatzen da bahá’í bakoitza.