Espainiako bahá’íek zer egiten duten (qué hacen los bahá’ís)

Gizartearekiko konpromiso handiagoa (Un mayor compromiso social)

Sarrera

Bahá’í komunitatearen gaitasuna handitu ahala, eta elkarteetan zein auzoetan garatu nahi duen bizi-eredu komunitarioa indartu ahala, gizartearen garabidean dugun inplikazioa handiagotzen ari da. Beste gizarte-eragilerekin elkarlanean, bi arlo sortu berri nagusi jorratzen hasi gara, gizarte-ekintza eta jendaurreko diskurtsoa, etorkizunean oso garrantzizkoak izango direlakoan herritarren bizitza intelektuala, ekonomikoa eta soziala hobetzeko.

Aurreko ataletan deskribatutako komunitatea eraikitzeko ahaleginetan koherentzia-maila handia behar da, bai aurreko paragrafoan aipatutako eremu bakoitzean, baita eremuen artean ere.

«Ekin sutsuki bizi zareten aroaren premiei, eta eztabaida ezazue haien eskakizun eta beharrizanen inguruan».

Bahá’u’lláh

«Eskain iezazkiozue zuen gogoa eta borondatea lurreko herri eta arrazen heziketari, baldinba eta Izen Handienaren indarrez, bere aurpegitik ezabatuak izan daitezen zatitzen dituzten desadostasunak, eta gizaki guztiak Ordena bakarraren sostengatzaile eta hiri bakarreko biztanle bihur daitezen».

Bahá’u’lláh

Sigue explorando...

Espainiako bahá’íek zer egiten duten (qué hacen los bahá’ís)