Nor diren Espainiako Bahá’íak (Quiénes son los bahá’ís de España)

Bahá’í fedearen historia Espainian (Historia de la Fe bahá’í en España)

1946an sartu zen Bahá’í fedea Espainian, Virginia Orbison iparamerikarraren eskutik. Bahá’í gogotsu horrek Madrilera aldatu zen Bahá’u’lláhren mezua ezagutzera emateko asmoz. Gerra zibilaren osteko garai zaila bizitzen ari zen une hartan;  halere, zailtasun horiek belaunaldi baten izaera ondu zuten, lanerako, aurrezteko eta ahaleginerako gaitasuna garatu behar izan baizuten, hurrengo hamarkadetan herrialdearen oparotasunari eta garapenari lagunduko zion gaitasuna, izan ere.

Administrazio-egituraren historia Espainian

Egitura administratiboa, Espainian, handik gutxira sortzen hasi zen. Hasieran, lehen Tokiko Batzar espirituala, Madrilen (1948), eta laster beste herri batzuetan (Bartzelona, Terrassa, Murtzia, Alacant, eta Cartagena). 1957an Iberiar Eskualde Batzarra ezarri zen Espainia eta Portugalentzat, harik eta 1962an, lehen aldiz, Espainiako Bahá ‘íen Nazio Biltzar Espirituala hautatu zen arte.

Espainiako bahá’í komunitatea gaur

Gaur egun, 70 urte baino gehiago igaro ondoren, 5.000 bahá ‘í inguru bizi omen dira, inguruko lagunekin eta bizilagunekin batera, Bahá’ u ‘lláhren irakaspenak beren bizitza indibidual eta kolektiboetan martxan jartzen saiatzen direnak, inguruneak hobetzen laguntzeko.

Komunitateko jarduerak bertako fededunek antolatzen dituzte, tokian tokiko gizartearen jatorri kultural, etniko eta nazionalekoak, alegia.  Hauexek dira jardueren helburu nagusiak: haurren hezkuntza espirituala sustatzea; nerabe gazteen (12-15 urte bitartekoak) ahalmenak askatzea, gizartea zerbitzatzeko eta nortasun sendoa gara dezaten; auzoan bertan harremanetan dauden gazteei eta helduei zerbitzua emateko gaitasunak ahalduntzen eta garatzen laguntzea; eta otoitz eta gogoeta kolektiborako guneak antolatzea, komunitateen izaera debozionala indartzeko.