Llevar adelante una civilización en continuo progreso
Bahá ‘u’ lláhk egungo gizartea eraldatzeko deia luzatu zion gizateriari, gizartearen eboluzio-prozesuan jauzi bat emateko, alegia.
Gizartearen antolamenduari eta pertsonen bizitzaren fintzeari buruzko praktikak, hastapenak, prozedurak, legeak, arauak eta erakundeak diseinatu eta antolatu zituen. Hori guztia enbrioi-eran agertzen da Bere Idazteunetan, eta ondoz ondoko belaunaldiei dagokie kolektiboki ikastea idatzitakoa errealitatera itzultzen eta, horrela, munduko zibilizazio berri bat ezartzen.
“…Gizaki oro sortu da etengabe garatzen ari den zibilizazioa aurrera eramateko”. “Zuhurtzia eta ulermena duen gizaki orori dagokio idatzitakoa errealitatera eta ekintzetara itzultzen ahalegintzea”.
Bahá’u’lláh
Ikuspegi horrek inspiratuta, Espainian, gizarte- kultura- eta erlijio-jatorri guztietako pertsonak eta taldeak elkarrekin lan egiten ikasten ari dira hainbat maila geografikotan (auzoetan, probintzietan, eskualdeetan, herrialdean, nazioartean), zientziaren metodoekin batera, Bahá ‘u’ lláhk irakatsitakoa aplikatzeko, gizarte-ordena berri oparo horretarantz aurrera egiteko; horrela, globala tokikoarekin orekatuko da, eta batasuna zein gizarte-justizia printzipioak nagusituko dira.
Ez da prozesu erraza, alde batetik, gero eta ekintza asko eskatzen dituelako gero eta pertsona gehiagoren partez, bestetik, ikuspegi eraginkor bat ere behar duelako, maila desberdinetan sortzen ari den ezagutza sortu, sistematizatu eta zabaldu ahal izateko. Helburu horrekin, Espainiako bahá’íek zenbait ekintza-esparru hautatu dituzte horiei buruz ikaste aldera.
Tokiko planekin batera, mundu-mailako eta nazio-mailako ekintza-planak antolatzen dira, ahalegin guztiak itunduak, koordinatuak eta, beraz, eraginkorragoak izan daitezen.